Lartzabalgo komun publikoa irekita egongo da bihartik aurrera

_DSC0081Lartzabal auzoan eraikitako komun publikoa irekita egongo da bihartik, urriaren 10etik, aurrera. Ekipamendu honek herria zeharkatzen duen bidegorriaren inguruko komun publikoaren sarea osatzen jarraitzen du, eta auzokideei, zein bidegorrian dabiltzan pertsonei emango die zerbitzua. Abuztuaren amaieran hasi ziren lanak, eta 60.379 euroko aurrekontua izan dute.
Errenteriako Udalak hainbat aukera aztertu ondoren erabaki zuen komun berrirako kokapena; izan ere, erabiltzaileentzako egokiera eta irisgarritasuna, ibaiaren erreserba gunea edo beste komunekiko distantzia aztertu baitira gunea zehazteko garaian.
Ekipamendu berri honekin, herri osoan jartzen ari diren komun sarea osatzen ari da udala; sare osoa osatze bidean 7. komuna da Lartzabalgoa.