Bizikidantza, integraziorako dantza tailerra urriaren 20tik aurrera

fb12849d-0045-4445-9f65-52fa4b391593Bizikidantza, dantza integrazio tailerra antolatu dute ikasturte osorako, Errenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta Goyeneche Fundazioak. Urritik ekainera bitarte izango da, ostiraletan, 11:30-12:30 ordutegian. Nuria Perez izango da irakaslea. Tailerraren helburu nagusia integrazioa da, eta dantza izango da helburu horretara iristeko bidea. Nahi duen herritar orok eta Goyeneche Fundazioko erabiltzeaileek hartuko dute parte tailerrean. Kukai konpainiak eta udalak herritar guztiei gonbita egin diete, esperientzia honetan parte har dezaten.

Lehenengo saioa urriaren 20an izango da. Tailerra, Niessen kulturgunean izango da, 3. solairuan, eta dohainik da.