Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioko diru-laguntza bideratu du Kubara

Errenteriako Udalak 3.000 euroko ekarpena egin dio Gurutze Gorria (gobernuz kanpoko garapenerako erakundea) elkarteari, irailean Kuban gertatu ziren denboraleek eragin dituzten kalteekin laguntzeko. Hain zuzen, Irma, Maria eta Jose deituriko urakanek denboraleak sortu zituzten irailean, Karibeko, nahiz Estatu Batuetako herrialde ugaritan, bereziki, uharteetan. Horren ondorioz, Kubarako larrialdirako laguntza humanitarioa eskaini du udalak, hain zuzen, herrialde hori hautatu baitu Gurutze Gorriak bere esku-hartzea egiteko. Eginiko ekarpena norberaren saneamendu eta garbiketako lehen laguntzarako materialak erosteko izango da, eta banaketa eta garraiorako ere bideratuko dute kopuru bat.

Hala ere, GKGE-ak kaltetu diren beste uhartetara ere bideratu du laguntza. Besteak beste, Haitira, Barbudara, Dominikar Errepublikara edota St. Kitts eta Nevisera. Bestalde, aipatzekoa da Kubako Gurutze Gorriak 100 urte baina gehiago daramatzala uhartean bertan lanean, eta elkarlana garatzen nazioarteko Gurutze Gorriarekin berarekin Habanan duen egoitzaren bidez.