Auzoetako dianaz gain, Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute udal txistulariek azaroan

Azaroak 12: datorren igandean Iztieta auzoan eskainiko dute diana, ohi bezala, 09:00etan hasita. Ate Txukuna (Vergara), eta Xaxu Konfiterua (J.I. Ansorena) piezak izango dira entzungai.

Azaroak 19: Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute 12:30ean udaletxeko arkupetan. Udal Txistulari Taldeak herriko txistulariekin eskainiko du kontzertu hau. Hauxe da egitaraua:

  • Santa Zezilia (Biribilketa) Bonifazio Laskurain; Arm. Luis Aranburu

  • Ume eder bat (Zortzikoa) J. M. Iparragirre; Mold. J.I. Ansorena Miner

  • Soka-dantza J.I.Ansorena Miner

  • Bakartegieta (Orripekoa) Jose Saenz Garmendia

  • Errexa (Ariñ-ariña) Aita Hilario Olazaran

  • Itxastak Jose Mari Gz Bastida

  • Txalo Polka, Herri doinua; Mold. J.I. Ansorena Miner

  • Santa Zezilia (Biribilketa) Bonifazio Laskurain; Arm. Luis Aranburu

Azaroak 26: Beraun auzoan diana 09:00etan. Eskainiko dituzten doinuak, Aitak eta amak (J.I. Ansorena) eta Alegia, Herri doinuak (mold. J.I. Ansorena)