Gurs-eko konzentrazio eremura bisita antolatu dute

Oroimenaren Bulegoaren aurkezpena.

Oarsoaldeko Pikoketa Elkarte Errepublikanoak, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-esparrurako bisita antolatu du azaroaren 26an, igandean. Bisita honetan Josu Txueka historialariak hitzaldi labur bat eskainiko du, ikus-entzunezko batez lagunduta, Gurs-eko eremuan bertan. Autobusa doakoa da eta 25 euroko eguneko menua eskainiko dute nahi duenarentzat. Joateko interesa dutenek izena eman dezakete, azaroaren 17ra arte, ostiralera arte (barne) Errenteriako udal artxibora deituz edo idatziz (943 44 96 10/ artxiboa@errenteria.eus);  edo 943 33 96 84 (pikoketa@outlook.es).

Oroimenaren Bulegoa azaroaren 16an itxiko dute

Errenteriako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea gerra zibilari buruzko ikerketa lana burutzen ari dira Errenteriako gertaerak ezagutu eta egia, justizia eta erreparazioa biktima guztiei eskaini ahal izateko. Helburu horiekin ireki zuten urriaren 16an Oroimenaren Bulegoa, Xenpelar etxea.n astearte eta ostegunero 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegiarekin. Azaroaren 16ra arte irekita egongo da.

Hala nola, hitzaldi, film emanaldi, erakusketa eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte bulegoa irekita egon den hilabetean zehar. Antolatutako ekimen sorta azaroaren 16an bukatuko da, bulegoa itxiko den egun berean. Egun horretan, 19:00etan Xenpelar etxean Lourdes Herrasti historialari eta antropologoak hitzaldia eskainiko du, La represión desde la perspectiva de género izenburupean. Gerra zibilean desagertutakoen gorpuzkinak lurpetik ateratzen askotan jardun duen hizlaria da, egia justizia eta erreparazioa lantzen, Nazio Batuen doktrinaren irizpideari jarraituz.