2030 Gure munduko agenda Xenpelar Etxean

 

Datorren ostiralean, azaroak 17, NBEko estatu kideek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko onartutako 17 helburu eta 169 xedeei buruzko erakusketa bat izango da Xenpelar Etxean FISC GKE-ak antolatuta. Guztioi eguneroko ekintzetan eta bizitzan dagokigun ardura bat izanik. Erakusketa hau azaroak 30a arte egongo da zabalik 17:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera.