Urdaburu Egunerako ekintza bereziak prestatu dituzte aurten

Aurten Urdaburu Mendizale Taldearen sorreraren 75.urteurrena da, eta hori dela-eta, aurtengo Urdaburu Eguna desberdina izango da. Azaroaren 26an, igandean, ospatuko dute hainbat ekitaldi berezirekin:

  • 08:00etan: 3 ordu inguruko ibilaldia San Marko inguruan.
  • 12:00etan: Santa Maria Magdalena basilikan musika emanaldia.
  • 13:00etan: Basilikatik Herriko plazara kalejira.
  • 13:30ean: Herriko plazan bazkideen argazkia.
  • 14:00etan. Bazkaria, Merkatuzarrean. Ondoren, rokodromoa.

Parte hartu nahi izatekotan,  elkartearekin harremanetan jarri behar da, 943527879 telefonora deituta edo urdaburu.mendi@gmail.com helbide elektronikora idatzita, azaroaren 21a baino lehen.