Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak taldean sartzera animatu ditu eskualdeko haurrak

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak taldean sartzeko gonbita egin die 2009an edo lehenago jaiotakoak diren haur eta gaztetxoei. Oiartzungo, Lezoko edo/eta Errenteriako kiroldegietan egin dezakete igeriketa elkarte horretan izena ematen duten haurrek. Ordutegiei buruzko informazioa, edo beste edozein informazio nahi izanez gero deitu 610000803 (Xabi Goya) telefono zenbakira eta galdetu, edo posta elektroniko bat bidali: zuzendaritza@oarsoaldeaike.com helbidera. Urte guztian zehar ateak irekiak ditu elkarteak. Bi astetan zehar dohainik froga egiteko eukera eskaintzen dute.  Elkartearen jardunari buruzko informazioa: oarsoaldeaike.com