Listorretako aisialdi eremuan zuhaitz mozketa eta hobekuntza lanak

Aste honetan zehar Listorreta-Barrengoloia aisialdi eremuan, alde batetik, hainbat zuhaitz gaixo moztea aurreikusi du Udalak., haizeteetan sor dezaketen arriskua saihestu eta bisiten kalitatea hobetzeko. Bestetik, iharturik dauden hainbat adar handi ere inausiko dira. Era berean, datorren neguan, zuhaitz berriak landatuko dira itzalguneak mantendu eta berriak sortzeko, herritarren erosotasunerako.

Listorreta-Barrengoloia Gipuzkoan jende gehien ibiltzen duen aisialdi eremua da, udal jabetzakoa eta Aiako Harria PN eta KBE-rako sarreretako bat. Gainera Europako Natural 2000 Sare ekologikoan babesturik dago. Hori dela eta, Udalak gogoarazi nahi du, guztion ardura dela ondare hau zaintzea eta babestea, batez ere, hondakinak gaika biltzeari eta trafikoari buruzkoak.