Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak,Errenteriako Udalarekin elkarlanean, gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko doako saio praktikoak antolatu ditu, Gipuzkoa Argitu programaren baitan. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita aldez aurretik datu egokiak eskuratzea eta horiek interpretatzen jakitea.

Hori dela eta, honen bidez, lehen tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu:

NOIZ: Abenduaren 13an, 18:30etan

NON: Errenteriako KZgunean, Olibet 6, beheko solairua

IRAUPENA:  1,5 ordu

 

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 5a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, horretarako, deitu 628 532 303 edo idatzi edurne@izadi21.eus helbidera, zure izen-abizenak eta telefonoa erraztu.

Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.

Izena eman ondoren, antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko lirateke, tailerraren inguruko informazio gehigarria emateko.

Informazio osagarria: http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Zalantzak badituzu edo informazio gehigarria behar izanez gero, dei ezazu mesedez 628 532 303 telefono zenbakira edo posta elektroniko bat bidal ezazu honako helbidera:  edurne@izadi21.eus