1977ko Amnistiaren Astean gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei aitortza ekitaldia egingo diete

Memoria partekatu baterantz dokumentua oinarri hartuta, 1977ko Amnistiaren Astean gertatu ziren giza eskubideen urraketen biktimak gogoratuko ditu udalak abenduaren 12an egingo duen ekitaldian. Parte hartzeko gonbidapenak nahi izanez gero, 943 449 611 telefonora deitu edo alkatetza@errenteria.eus helbidera mezua idatzi. Ekitaldiaren harira honela dio udalaren oharrak hitzez hitz:

Errenteriako Udalak jarraitu nahi du udalerriko indarkeriaren biktimen aintzatespen instituzionalean ekindako bidean.

Memoria partekatu baterantz dokumentua oinarri hartuta, zeinetan Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketa eta indarkeria-ekintzak jasotzen diren, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien arteko elkarlan eta adostasunez, hurrengo ekitaldia antolatu da: 1977ko II. Amnistiaren astearen testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei oroimen eta aitortza ekitaldia.

Ekitaldia abenduaren 12an, asteartea, izango da 19:00etan Errenteriako Niessen Auditorioan. Parte hartzeko gonbidapenak nahi izanez gero, 943 449 611 telefonora deitu edo alkatetza@errenteria.eus helbidera mezua idatzi.