Munduko Baratza proiektuaren baitan doako tailerrak antolatu dituzte familientzat

Errenteriako Udal ludotekak Munduko Baratza proiektua garatzen ari dira. Abenduaren azkeneko astean zenbait ekintza egingo dituzte familientzat, abenduaren 26an,27an eta 28an.  Doakoak diren tailer hauek 6-12 urte bitarteko haurrentzat, eta haien familientzat dira.

Ekintza guztiak Erdiguneko ludotekan izango dira, gaur, abenduak 26 hasita:

  • Abenduaren 26: Gabonetako Gozogintza. 17:00etan
  • Abenduaren 27: Mozorro makilajea. 17:00etan
  • Abenduaren 28: Arropen eraldaketa (kustomizazioa), 17:00etan

Izena eman behar da helbide honetan: www.mundukobaratza.org