Unai Insaustik gitarra kontzertua eskainiko du Maria Magdalenaren basilikan, larunbatean

Unai Insausti Eguiaren gitarra kontzertua izango da larunbatean, hilaren 13an, Maria Magdalenaren basilikan, 20:00etan. Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua, eta hilaren bukaerarako beste bat ere iragarri du.

2018a ilusioz hasi dutela esan dute elkarteko ordezkariek. Beraien lana basilikaren alde egiten dutela adierazi dute, eta ikusleek hori baloratuko duten esperantza azaldu dute.

Hilaren 13an Unai Insaustik eskainiko duen kontzertua, eta hilaren 27an Carmen Becerrak eskainiko duena, biak ala biak, maila altukoak direla nabarmendu dute antolatzaileek, musikari profesional handiak direlako.

Segidan kontsulta daiteke urtarrilaren 13ko kontzertuko programa.