Pirinioen sorrerari buruzko erakusketa antolatu dute Orereta Ikastolako ikasleek

Pirinioak nola sortu ziren azaltzeko erakusketa antolatu dute Orereta Ikastolako DBH4ko ikasleek. Gaur, urtarrilaren 16an, zabalduko dute erakusketa 19:00etan, urtarrilaren 25era arte Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan.

Pirinioak noiz eta nola sortu ziren erakutsi asmo dute. 2017-2018  ikasturteko Biologia-Geologiako 1. unitatean eginiko infografia erakusketa da, eta Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan egongo da ikusgai, Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian. Astearte eta ostegunetan egongo da irekita 19:00etatik 21:30era arte.

Informazio gehiago nahi duenak 943520397 dei dezake edo orereta@ikastola.eus helbidera idatzi.