Inauterietako herri bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko

Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 10ean izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Gainera, menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da 15 euroren truke.

Tiketak gaur, hilak 19, jarri dira salgai Reyna tabernan (Zumardia), Xera Gastrotekan (Xabier Olaskoaga plaza), Aralar tabernan (Madalena kalea) eta Xenpelar Kulturdendan (Zumardia). Menu beganoa nahi dutenek Sindikato tabernan (Madalena kalea) erosi beharko dituzte txartelak. Tiketak erosteko azken eguna otsailaren 3a izango da.

Inautei batzordekideek dei egin nahi diete herritarrei bazkari honetan parte hartzeko eta aurtengo inauterien gaia diren ofizioak oinarritzat hartuta, mozorrotuta bertaratzeko.

 

 

Helduentzako menua: 15 €

  • Entsalada
  • Askotariko iberikoak
  • Txerri kostilla parrillan
  • Torrijak
  • Kafea
  • Edariak

Menu beganoa: 15€

  • Espinaka kroketak
  • Barazki pastela
  • Lasaña begetala
  • Platano eta intxar budina
  • Kafea
  • Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

  • Kroketak
  • Hanburgesa patatekin
  • Torrijak
  • Edaria