Paziente Bizia programaren baitako tailerra bertan behera utzi dute

Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen tailerra bertan behera utzi dutela jakinarazi dio Osakidetzak Errenteriako Udalari. Tailerra Paziente Bizia programaren barruan kokatuta dago, nork bere burua zaintzen ikasteko Osakidetzak antolatzen duen programaren barruan. Udal bibliotekak eskaintzekoa zuen tailerra otsailaren 6tik aurrera, Osakidetzarekin elkarlanean, baina bertan behera geratu dela jakinarazi dute. Aurrerago berriz antolatzeko saiakera egiteko asmoa dutela azaldu dute.