Gune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen azterlana egiten ari da udala

Errenteriako Udala gune historikoko behe solairuko xehapen azterlana egiten ari da. Horretarako, xehapen azterlana egiten ari den taldeko teknikariek hainbat datu jaso behar dituzte lokaletan eta atarietan, inbentario zehatza egiteko. Honako hauek dira jaso beharreko datuak: tipologia, azalera erabilgarria, garaiera librea, irisgarritasuna, aireztapena, argiztapena, instalazioen egoera, kontserbazioa eta abar.
Hirigune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen egoera zehatza ezagutzea da azterlanaren helburua, merkataritza biziberritzeko xedez. Errenteriako Hirigune Historikoan Itxita dauden Merkataritza Lokalak Biziberritzeko Plana izeneko azterlanaren ondorio den Mugikortasun Planaren barruan horrelaxe dago jasota. Azterlan hori 2017ko irailean amaitu zen.