Inauterietako konpartsen aurkezpena hilaren 9an izango da

Galtzarabordako kiroldegian izango da inauterietan parte hartuko duten aurkezpena, otsailaren 9an, 19:30ean. Bertan honako konpartsa hauek hartuko dute parte:

  1. Odissey
  2. Eureka
  3. Errenteriako aiton-amonak
  4. Boveda
  5. Showtime
  6. Furius
  7. Euforia
  8. Titanes
  9. Gaztedi txiki

Sarrerak Kulturguneko leihatilan salduko dituzte hilaren 7an, asteazkenean, goizeko 9:00etatik aurrera. Sarreren prezioa euro 1ekoa da eta pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.