Giro onean jokatu da Errenteriako Indoor Triatloia

Pasa den larunbatean, otsailaren 3an, Fanderiako udal instalazioetan Errenteriako Indoor Triatloia jokatu zen eta 50 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Triatloian 500 metro igeri, 8 km bizikleta estatikoan eta Fanderia auzoko bidegorrian zehar 3,25 km-ko lasterketa egin zituzten parte hartzaileek.
Giro ona lagun, parte-hartzaile guztiek lehiaketan bere onena eman zuten. Amaitutakoan lunch bat egin zen eta kategoria bakoitzeko irabazleei sariak eman zitzaizkien. Gizonezkoen mailan Javier Sodupe izan zen irabazlea eta bere atzetik Juan Mª Azpillaga eta Iñigo Garcia sailkatu ziren. Emakumezkoen mailan Pili Esnaola izan zen irabazlea, bigarrena Ursi Walliser eta hirugarrena Erika Amundarain. Taldekako lehiaketan gizonezko mailan Gotzon, Kerman eta Iñakik osatutako taldeak irabazi zuen, eta emakumezko mailan Leire B., Leire M. eta Mari Marrek osatutako taldeak irabazi zuen. Mistoan, berriz, Igor, Aitziber eta Javieren taldeak irabazi zuen. Familia ekipoen kategorian Anek, Xabierrek eta Jaimek osatutako familiak irabazi zuen. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartzaile guztiei.

Errenteriako VI. Indoor Triatloia

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar