Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko igerilariek emaitza onak lortu dituzte alebinen txapelketa eskolarrean

Oarsoaldea Igeriketa Elkartea osatzen duten igerilariak pozik daude Gipuzkako alebin txapelketa eskolarrean lortutako emaitzekin. Nesketan, E.P. lau urrerekin itzuli da, eta J.C. bi urre eta brontze batekin. Mutiletan, berriz, J.O igerilariak hiru urre eta zilar bat irabazi ditu.
Erreleboetan ere lortu dituzte dominak. Neskek, bi brontze eta urre bat lortu zituzten (E.A, E.P., J.C. eta A.B.). Elkarteko arduradunak oso pozik daude lortutako emaitzekin, igerilari guztiek euren markak hobetzea lortu baitute.