Juneren Hegoak elkartearen aldeko elkartasun kontzertua eskainiko du Musika Bandak

Nora Garay, Amaia Tolaretxipi, Josu Mitxelena, Jose Antonio Sainz Alfaro eta Garazi Lopez de Etxezarreta.

Otsailaren 24an, 20:30ean Fatimako elizan, Errenteriako Musika Kultur Elkarteak (EMKE) antolatuta, herriko Musika Bandak elkartasun kontzertua eskainiko du  Juneren Hegoak elkartearen alde, Darth Wagner elkartasun kontzertua.

Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteria Musikaleko lehendakaria, Juneren Hegoak elkarteko bi ordezkari (Nora Garay eta Amaia Tolaretxipi), EMKEko lehendakari Josu Mitxelena, eta kontzertua zuzenduko duen Jose Antoni Sainz Alfaro izan dira agerraldian. Orfeoiko zuzendaria kolaboratzaile gisa edukitzeak duen garrantzia nabarmendu du Lopez de Etxezarretak. Elkartasun kontzertua dein heinean, inoiz baino gehiago dei egin die herritarrei parte hartzeko.

Sainz Alfaroren zuzendaritzapean aritzea “ohorea” dela adierazi du Mitxelenak. Sainzek, berriz, erronka zaila dela adierazi du, baina musikariak lan handia egiten ari direla kontzertua ongi atera dadin. Junere Hegoak elkarteak, bere aldetik, eskerrak eman dizkie antolatzaileei.

Binomioen kontzertua izango dela adierazi dute. Batetik, zuzendaritza artistikoari dagokionez, bi maisuren zuzendaritzapean sortutako kontzertua izango baita: Alain Ayerdi Gurpegi herriko Musika Bandako zuzendaria eta, José Antonio Sainz Alfaro, Donostiako Orfeoiko Maisu-zuzendaria.

Musika arloan ere, bi belaunaldi, bi ikuspegi desberdin, baina leitmotiv berak gidatutakoak: Richard Wagnerren musikak John Williamsen konposiziora eramango ditu musika bidaian. XIX mendetik XXI. mendera jauzi.

Kontzertuko kartela, Ibon Izagirrek egindakoa.

Eta binomioetan azkena, Errenteriako Musika Kultur Elkarteak eta Juneren Hegoak osatutakoa litzateke, elkartasun binomioa. Kontzertuan bildutakoa Juneren Hegoak elkarteari zuzenduko zaio, duela 4 urte Errenteriako Musika Bandak martxan jarritako elkartasun proiektua medio. Urtean behin, neguko partean, herriko Musika Bandak gizarte mailan lan egiten duen elkarte bat laguntzen du, eta aurtengoa Juneren Hegoak izango da onuraduna.

Zuzendari artistikoak kontzertua nola lantzen ari diren ikusita, eta kontzertuaren egitarauari erreparatuta herriko Mu

sika Bandak eskainiko duen unea ederra izango dela adierazi dute. Herritar orori, kontzertura bertara dadin gonbidapena luzatu diete, musikaz eta José Antonio Sainz Alfaro maisu-zuzendari apartaren lanaz gozatzeaz gain, elkartasunari ateak zabaltzeko, Juneren Hegoak elkarteari.

Sarrerak Niessen Kulturguneko leihatilan izango dira eskura, datorren astelehenetik, hilaren 19tik, aurrera 5 €ren truke. Kontzertuan bildutako diru guztia aipatu elkartearentzat izango da.