Euskara ikasleentzat antzerki eskolak eskainiko dituzte Oarsoaldeko euskaltegietan

Bigarren urtez antzerkigintza tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek otsailaren 26tik martxoaren 23ra bitartean. Ikasitako euskarari hauspoa ematea dute helburu eta ikasleek erabilerarako jauzia egin dezaten. Interesatuek otsailaren 19ra bitarte dute izena emateko aukera.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako antzerki taldeek sustatu dute ekimena. Pasaiako Badia Eskolak koordinatuko ditu gainerako taldeak, baina herri bakoitzean tokiko antzerki taldeak emango ditu eskolak; Errenterian Antzerki Labeatik, Arkaitz Gartziandiak; Lezon, Badia Eskolako Ainhoa Mariezkurrenak; Oiartzunen, Oiartzungo Antzerkizaleak-eko Lur Kortak eta Pasaian, Badia Eskolako Iñigo Ortegak.

Otsailaren 26an hasita, martxoaren 23 bitartean astean behin bi orduko saioa egingo dute izena ematen duten ikasleak. Erabilerarako jauzi sendoa egiteko eta antzerkiaren bidez beste hainbat trebetasun lantzeko aukera izango dela azpimarratu dute euskaltegietako eta antzerki taldeetako ordezkariek; jolasa, motrizitatea, ahotsa, auto- konfiantza eta abar jorratuko dituzte ariketa erraza eta dibertigarrien bitartez. Interesatuta dauden ikasleek euskaltegian bertan eman behar dute izena otsailaren 19a bitartean. Ikastaroa doakoa eta hautazkoa da.