Elai eta San Juan Bautista Mondragon abesbatzen kontzertua izango da larunbatean Maria Magdalenaren basilikan

Kultura 2018-02-21 | 0

Otsailaren 24an, larunbatean, iluntzeko 20:00etan kontzertua eskainiko dute Elai abesbatzak eta San Juan Bautista Mondragon parrokiako koroak Maria Magdalenaren basilikan. Kontzertuaren lehenengo zatian Elai abesbatza ariko da, eta bigarrenean bi abesbatzak ariko dira batera.

Arantza Uriarte ariko da zuzendari lanetan eta Gurutze Uribarren organoan. Egitarauan dozenatik gora kanta bildu dituzte. Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua, aurtengo hirugarrena.

No comments yet.

Utzi erantzuna