Zuketz eta Aker Pub tabernek jaso dituzte mozorro lehiaketako sariak

Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak Zuketz eta Aker Pub izan dira aurtengoan. Guztira 19 izan dira inauterietako lehiaketa honetan, ofizioen gaia ardatz hartuta, parte hartu dutenak: Xera, Landare, Zuzen, Sindikato, Egiburu, Gamon 14, Aker Pub, Kerala eta Zuketz.

Guztien artean, Zuketz izan da arte ederretan aditu talde batek osatutako epaimahaiak aukeratu duena. Ondorioz, 700 euro jasoko ditu 2019ko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosteko laguntza moduan.

Epaimahaikideek zera adiera zute: “Zuketz meategi bihurtu dute irudimen handiarekin. Tabernaren barrualdea eta kanpoaldea landu dituzte, taberna eta jatetxeko espazio eta elementu guztiak kontuan hartuz. Langileek ere bat egin dute eta meatzariz mozorrotu dira. Osagai guztiek osotasuna eman diote mozorroari”.

Halaber, epaimahaikideek aipamen berezia egin nahi izan diote Sindikato tabernari hegazkin-konpainia bilakatzeko egin duten lanagatik.

Herri saria

Herritarrek ere izan dute taberna bat hautatzeko ardura. Horretarako inauteri egunetan Herri Bizia udal webgunean izan da botoa emateko aukera. Denera 3.952 boto jaso dira. Horietatik, boto gehien Aker Pub-ak jaso du: botoen %54,81a. Kasu honetan, 300 euroko saria jaso dute datorren urteko inauterietako mozorroa prestatzen laguntzeko.