Guraso Eskolak antolatu ditu udalak martxotik maiatzera

Errenteriako Udalak herriko ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du martxoa-maiatza bitarte. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin.

Herriko familiei heziketarako eskaintza hau ikastetxe guztietan emango da. Aurten monografiko batzuk eskainiko dituzte, guztira hiru saio. Martxoan, dolu prozesua landuko dute maila guztietan, Bideginen eskutik, apirilean, Rafa Buitronek hitz egingo du sare sozialen inguruan haur eta lehen hezkuntzan, eta bigarren hezkuntzan nerabezaroa eta negoziazioa gaia protagonista izango da. Bukatzeko, maiatzean, komunikazio eraginkorra gaia nagusia izango da. Azken bi gai horiek GEUZen eskutik.

Informazio gehiago eskuratzeko, gurasoek jo dezakete bere erreferentziako ikastetxera edo hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webean kontsultatuz