‘Haurrak, nerabeak eta transexualitatea’ monografikoa hezitzaileentzat

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren laugarren saioa izango da hilaren 17an, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Haurrak, nerabeak eta transexualitatea  lelopean monografikoa izango da Aitzole Araneta, Chrysallis EH sexologoaren eskutik. Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete martxoaren 12a arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 telefonora deituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus weba kontsulta dezakete.