Urdaburuk GR-85 edo Zentzumenen Bidearen lehen etapa egingo du larunbatean

Argazkia: Urdaburu Mendizale Elkartea

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak erronka berri baten 1. etapa antolatu du martxoaren 17rako. Otsailean hasi zuen 11 etapetan banatutako Probintzien errege abelbidea eta horrekin batera tartekatuko dute GR 85 edo Zentzumenen Bidea. Bere kokalekua Burgos iparraldeko Las Merindades eskualdean izango da. Hilabete honetako etapa Villasana de Menatik Castrobarto herrira izango da, eta bidean Vallejo de Mena eta Sopeñano herrietatik eta La Magdalena lepotik pasako dira. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da.

Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek  elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.