San Marko egunean artisau postuak jartzeko eskaera epea zabalik da

Apirilaren 22an ospatuko da aurten San Marko eguna. Eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera, Udala eragileekin elkarlanean  hasi da eguneko egitaraua  lantzen.

Egun horretan, artisauek postuak jartzeko aukera izango dute baita ere. Eskaera egiteko epea zabalik dago jada eta apirilaren 5ean amaituko da. Interesdunek Kultura sailera dei dezakete (943 449634) argibide gehiagorako.