Gipuzkoako Trial Bizikleta Txapelketa jokatuko da igandean

Kirola 2018-03-16 | 0

Hurrengo igandean, martxoaren 18an, Gipuzkoako Trial Bizikleta Txapelketaren hirugarren proba burutuko da Aitzetako Txabala (Txoritokieta) atsedenlekuan, Errenteriako Euskal Trial Txirrindulari Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol azpisailak lagunduta.

Txapelketak, guztira, bost proba ditu eta, orain arte, bi proba burutu dira, Hernanin eta Irunen, hain zuzen. Laugarren proba, berriz, Aretxabaletan izango da, apirilaren 9an eta, azkena, Tolosan, apirilaren 29an.

Informazio gehiago www.euskaltrial.org webgunean.

No comments yet.

Utzi erantzuna