Lore eta landareen azoka berezia larunbat honetan

Larunbatean, martxoak 24, Errenteriako X. LORE ETA LANDAREEN AZOKA ospatuko da, Behemendi L.G.E, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatuta.

Azokaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguardiko 14:00ak arte izango da eta lore-landare postuez gain, kosmetika naturala, sendabelarrak, haziak eta lore lehorrekin egindako artisau postuak ikusteko aurkera izango da.

Azokaren hamargarren urteurrena dela baliatuz, partaideen kopurua handitzea erabaki da. Larunbateko azokan 17 partehartzaile izango dira, horietako 9 lore eta landare ekoizleak direlarik. Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai. Bestalde, azokan parte hartuko dituzten landare haztegien artean, landare mota bereziak ekoizten dituztenak ere baditugu: landare karniboroak, kaktusak eta landare  zukutsuak, besteak beste.

Honetaz gain, azoka musikaz girotua izango da, eta haurrentzako jokuak eta tailerrak ere eskeiniko dira.

Bere landareak erakusgai jarriko dituzten  landare haztegiak ondorengoak izango dira:

  • Viveros el Montañés (Tafalla) Landare apaingarriak eta belar-usaintsuak
  • Zunoyar Lorategia (Oiartzun) Barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak
  • Islaya (Oiartzun) Cactusak eta landare zukutsuak
  • Ortuberri (Iurreta) Baratzako landareak eta loredun landareak
  • Urtinea (Usurbil) Barruko landareak, landare apaingarriak eta garaiko landareak
  • Aritzkurengo Tienduka (Navarra) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
  • Flores Ganchillo (Navarra) Lore itxurazko imitaziozko artisau bitxiak
  • Lore Prentsatua (Donostia) Lore prentsatua, lore lehorrekin egindako koadroak
  • Semillas Ecológicas (Lasarte) Sukaldaritzako erabilera duten hazi eta belarrak
  • Oiaralda s.l. (Zamudio) Ontziratutako sendabelarak
  • Sara Letamendia (Aizarna) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
  • Bite me! plants (Bizkaia) Landare karniboroak
  • Viveros Aramburu (Usurbil) Garaiko landareak eta zuhaiskak
  • Loraldi (Astigarraga) Garaiko landare apaingarriak
  • Alhum Cerámica (Bilbao) Zeramikazko artisau lorontziak
  • Amis Flower Truck (Errenteria) Lore salmentarako furgoneta klasikoa
  • Eskulore Larrabetzu Lore lehorrekin egindako artisautza

EGITARAUA

Lekua: Gamon Zumardia (Errenteria)

9:00-14:00h: Lore eta Landareen Azoka Berezia

9:00-14:00h: Haurrentzako jokuak

11:0-12:30h: Lore Prentsatuarekin haurrentzako tailerra

12:30-3:30h: Haurrentzako landaketa tailerra