Datorren astean hasiko dira auzoz auzo egingo diren auzo batzarrak

Datorren astean hasi eta ekainera bitartean bi urtean behin egiten diren Auzo Batzarren dinamikari ekingo dio udalak.

Batzar horietan guztietan Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia izango dira. Baten batean ere Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotzia, Nagore Basurto Gizarte Zerbitzutako zinegotzia eta Jon Kollar Kultura zinegotzia ere bertaratuko dira.

Batzar ireki horietan azken bi urteetan egindakoaren kontu emango da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jasoko dira.

Datorren astean Galtzaraborda eta Zamalbide auzoetan egingo dira batzar ireki hauek:

Asteazkena 11, 18:00tan Galtzarabordan, Gure Leku Auzo Elkartean.

Osteguna 12, 19:00tan Zamalbideko Auzo Elkartean.

Batzar horietan jasotako informazioa balio handikoa izan da; izan ere, neurri handi batean udal honek bere egiten baititu espazio horietatik ateratzen diren eskaera eta proposamenak.