‘Patagonia: Travesía del campo de hielo sur’ argazki emanaldia eta erakusketa antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak

Apirilaren 12an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan Patagonia: Travesía del campo de hielo sur argazki emanaldia egongo da Sonia Rodriguezen eskutik Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23).

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, apirilaren 19a bitarte.