Tomateak landatzeko tailerra eskainiko dute baratze parkean

Kutxa Ekoguneak tomateak landatzeko tailerra eskainiko du apirilaren 11ean, asteazkena, Errenteriako Baratze Parkean. Tailerra 18:00etatik 19:30ra emango da eta interesa duen edozein herritar parte har dezakete, dohainik izango da.

Tomatea landatzeko teknikak irakatsi ez ezik, zainketa ekologikoaren inguruko informazioa emango da.

Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, baratzari buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, landareak banatuko dituzte tailerrera gerturatzen diren herritarren artean.