‘Kulturarteko Hezkuntza’ hezitzaileei zuzendutako monografikoa izango da Amelia Barquin-en eskutik.

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren seigarren saioa izango da hilaren 21ean goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan.

Kulturarteko Hezkuntza monografikoa izango da Amelia Barquínen eskutik.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete apirilaren 18a arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 eta 637589956 telefonoetara deituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus web orria kontsulta dezakete.

Saioa euskaraz eta doakoa izango da.