Oiartzo Batxilergo Ikastolan ate irekiak

DBH amaitzera doazen eta Batxilergoa egin nahi duten ikasleen gurasoentzat ateak zabalduko dituzte Oiartzo Batxilergo Ikastolan datorren apirilaren 19an arratsaldeko 18:00etan.

Oiartzo Batxilergo Ikastolak jakintza esparru guztietarako bideak irekitzen dituzten batxilergo motak eskaintzen ditu, Unibertsitatera nahiz Goi mailako Zikloetara formazio kualifikatuaz iritsi ahal izateko.

Horien berri izan eta bestelako zalantzak argitzeko egingo diren saio horietara joateko autobusa izango da, apirilaren 19an,17:30ean Oiartzungo Beheko plazan, Xorrolaren geltokian, eta 17:45ean Errenteriako Tulle kalean.

Gehiago jakin nahi izanez gero 943 523804 telefonora edo oiartzo@ikastola.eus helbidera jo daiteke.