Egitarau zabala eskainiko du San Marko egunak igandean

Aurtengoan ere, Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean,  familia guztiarentzako egitarau zabala prestatu du San Marko Egunerako. Apirilaren 22an ospatuko dute festa, gotorlekuaren inguruan. Bertaratzeko, autobus zerbitzu berezia izango da Morrongileta kaleko geltokitik San Markoraino.

Egitaraua:

  • 10:00: San Markorako Igoera Krosa.

  • 10:00:  Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.

  • 11:00-14:00:  Artista liburuaren tailerrak. 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.

  • 11:00: Krosaren sari banaketa.

  • 12:00: Erromeria Udal Txistulari Taldearen eta Errenteria Musikaleko tronpeta ikasleen eskutik.

  • 13:00-14:30: Animazioa Doike taldearen eskutik.

  • 13:00: Herri Kirolak

  • 14:00- 16:00:  Baserriko kirol parkea.

  • 16:00etatik 17:30era: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate-jana.

Autobus zerbitzuaren ordutegia:

  • Morrongileta kaletik irteerak: 10:00etatik 13:40era, 20 minuturo. 16:00etatik 18:40era, 40 minuturo.

  • San Markotik irteerak: 10:20etik 14:00etara, 20 minuturo. 16:20etik 19:00etara, 40 minuturo.