Errenteriako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen erakusketa Xenpelar Etxean

Errenteriako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean. Beraien lanak ikusgai izango dira apirilaren 23tik  26ra Madalena kaleko 32an. Ikasleen lan bilduma astelehenetik ostegunera bisitatu daiteke  17:00etatik 20:00etara. Aroztegi eta altzarigintzako lanak dira batik bat, eta badira metalez ondutako piezak ere.