Errenteriako Udaleko bozeramaile batzordearen adierazpen instituzionala, 2016ko uztailaren 7an gertaturiko bortxaketagatik emandako sententziaren inguruan

Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia jakin berritan, non 2016ko uztailaren 7an hainbat gizonek emakume bat bortxatu zuten, Errenteriako udaleko bozeramaile batzordeak honakoa ADOSTU DU:

LEHENIK.- Udal honek eta Errenteriako herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENIK.- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu, eta, bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.

HIRUGARRENIK.- Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.

LAUGARRENIK. – Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Errenteriako herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.

BOSGARRENIK.- Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.

SEIGARRENIK.- Errenteriako Udalak herritar orori dei egiten dio sententzia hau arbuiatu eta biktimari babesa adierazteko deituko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Errenterian, 2018ko apirilaren 27an.