Jose Luis Ansorena Miranda musikariari egingo zaion omenaldian parte hartzera gonbidapena

Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu Eresbilek Jose Luis Ansorena Miranda musikariari egingo dion omenaldian parte hartzera.

Ekitaldia datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 2an, 18:30ean, Musika Plazan.

Bertan hainbat abesbatzetako ordezkariek osatutako koru batek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute, eta hainbat instituziotako ordezkariak ere egongo dira.