Errenkoaldek martxan jarriko du MERKABONO kanpaina herriko merkataritza sustatzeko

Datorren maiatzaren 2an MERKABONOen kanpaina hasiko du Errenkoaldek.

Kanpaina honetan erosketa-bonoak salduko dituzte. 30€-gatik bono bat lortuko du bezeroak eta 40€-ko erosketengatik trukatuko du (10€-ko aldea elkarteak beregain hartuko du).

Bonoa erdibituta ere trukatu ahal izango da (20€-ko bi bono).

Guztira 400 bono aterako dira.

Non eros daitezke bonoak:

Maiatzaren 2tik 11ra, biak barne, Errenkoaldeko bulegoan (beheko kalea, 2). Ordutegia: 9:00etatik 18:30era. Bonoak agortu arte.

Bonoak erosteko adinez nagusia izan beharko da. Bono bakar bat eros daiteke pertsonako. NAN-a aurkeztu beharko da.

Bezeroek nahi ezkero, bono bat baina gehiago metatu daiteke (norberarena eta beste norbaitena) erosketa berean.

Bezeroek bonoa maiatzaren 2tik ekainaren 30era arte truka dezakete, biak barne.

Errenkoalde elkarteak herriko merkatari guztiak kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Baldintzak jakiteko, Errenkoaldeko telefono zenbakira 943 514553 deitu egin behar dute.