Aniztasunaren nazioarteko eguna ospatzeko “Errenterian 11 Kolorek” datorren ostegunean emango dio hasiera programazioari

Aurtengoan ere, datorren maiatzaren 17an, emango dio hasiera “Errenteriak 11 kolorek” Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunari. Horretarako, Errenteriako Udalak hainbat eragileren parte hartzearekin batera programa zabal eta koloretsua prestatu du. Besteren artean, “11 Zapore” datorren ostegunetik aurrera erdiguneko 20 tabernetan izango da edota, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, kultura-aniztasunaren aldeko erritmoz beteriko martxa abiatuko da Zumarditik.

Asteartean aurkeztuko dira programazioaren zehaztasun eta informazio zehatzak Zumardian.

Bitartean, Atanboraren koreografia entsaiatzen has zaitezke bideo honen laguntzaz: