URAk Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanen 2. fasea bukatu du Fanderia-Lartzabalen

iturria: irekia

Uraren Euskal Agentziak eta Errenteriako udalak 2017an sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan, Oiartzun ibaiaren ingurumen-leheneratze lanak burutzen ari dira. Lanen 2. fasea bukatu berri ditu URAk, eta bertan, erribera basoa berreskuratu eta Fanderiako meandroaren ezker ertza finkatu da, bioingeniaritza teknika desberdinen bitartez (estaldura sahats adar bizien bidez eta zur-hesi bizia).

Datorren urtean 3. fase bat egitea aurreikusten da, non kraimer horma erabiliko den. Lan hauei esker eremuaren uholde arriskua murriztuko da.

Hobekuntza lan horien barruan ibaiertzeko landare autoktonoak landatzeaz gain, anfibioentzako hezeguneak egin, espezie inbaditzaileak eta bananondoak kendu, eta ibaiertza leheneratu eta egonkortuko da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) finantziazioa jasotzen du eta “Errenteriako Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza Planaren” barruan jasotzen da.

1.fasea (2017): Estaldura sahats adar bizien bidez

2.fasea (2018): Zur-hesi bizia