Udalak ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren balorazio positiboa egiten du eta tramite berriak txertatuko ditu

Hiru hilabeteko lanaren ostean, Udalak ZU! Zure Udala zerbitzuaren balorazio positiboa egiten du. Hori dela eta, tramite gehiago txertatuko ditu zerbitzuan, Mugi txartela, esaterako. Horretaz gain, elkarlan hitzarmen bat izenpetu ondoren, Trafikoko helbide aldaketak ZU! Zure Udalaren leihatilan egin ahal izango dira DGTtik pasa behar izan gabe.

Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste aspektu ezberdin batzuez gain, Udalak herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen duen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen.

Hausnarketa horretatik jaio zen herritarren arreta zerbitzu integral bat abian jartzeko beharra, bi urteko barne lanaren ondoren errealitate bilakatu zena otsailean.

13.800 pertsona baina gehiago artatuak presentzialki eta 3.000 dei baino gehiago

ZU! Zure Udala herritarrentzat erreferentziazko puntua da, leihatila bakarra errealitate bilakatu baita, ia-ia edozein tramite administratibo bideratu daitekeelako puntu bakar batetik.

Otsailaren 19tik, ireki zenetik alegia, 13.800 kontsulta baino gehiago erantzun dira presentzialki eta 3.000 dei baina gehiagori erantzun zaio telefono bidez. Horretaz gain, etengabeko hobekuntzaren bidean, ZU! Zure Udalaren zerbitzua indartu egin da, arreta ematen zuten 8 pertsonetatik 10 pertsonetara pasatuz. Hau da, giza baliabideak %25a handitu dira.

Mugi txartela eta Trafiko erresidentzia aldaketa egin ahal izango da DGTtik pasa gabe izenpetu berri den elkarlanerako hitzarmen bati esker

Administrazioa herritarrengana hurbiltze bidean eta hauen bizitza errazago bilakatzeko, maiatzaren 21etik aurrera mugikortasunarekin zerikusia duten bi tramite garrantzitsu gehiago egin ahal izango dira: MUGI txartela eskatu eta Trafiko erresidentzia aldaketa egin ahal izango da DGTtik pasa gabe.

Arreta ordutegi zabala

Arratsaldez arreta egoteko eskaerari erantzunez, herritarrei arreta emateko ordutegia 07:30 – 15:00 da astelehen, asteazken eta ostiraletan; eta 07:30 – 20:00 astearte eta ostegunetan.

Herritarra erdigunean

Azken buruan, jarduera administratiboaren eta politikoaren erdigunean herritarra eta bere beharrak jarri dituen espazioa da ZU! Zure Udala zerbitzua. Lan hori gauzatzeak ahalegin handia ekarri du antolaketari dagokionez. Fisikoki zortzi udal-sail tokiz aldatu dituzte. Zerbitzu filosofiara eta garai berrietara egokitzea apustu handia izan da teknologiaren alorrean. Eta, azkenik, lan eskerga egin da udal prozedurak arrazionalizatu eta aldatzeko, beti ere errenteriarren hobe beharra gogoan.