Tempografix enpresa arduratuko da Madalenetako programa ofiziala egiteaz

Kultura Sailak, 2018ko Madalenetako programen diseinua, publizitatea eta inprimaketa, Tempografix enpresari esleitu diotela jakinarazi nahi die herriko merkatariei.

Hau horrela, eurak izango dira jaietako programa ofizialaren publizitate salmentaren arduradunak. Identifikazio modura, Udalak sinatutako akreditazioa erabiliko dute lan honetan ariko diren pertsonek.

Interesdunek informazio gehiago izateko Tempografix enpresaren telefonora dei dezakete: 943 519 068.