50 urteko elkarbizitzari omenaldia Madalenetan

Aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, Madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Ekainaren 1a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie jaietan, 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.