‘Aniztasuna eguneroko alor desberdinetan’ erakusketa ikusgai dago herriko hainbat gunetan

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, herriko DBHko ikasleek eginiko lanak herriko hainbat gunetan idaude ikusgai ekainaren 11ra bitarte. Erakusketa aniztasunaren egunean inauguratu zen Koldo Mitxelenako (Biteriko) patioan. Hauek izan dira landu dituzten alorrak, guneak eta ikastetxeak:

  • Aniztasuna eta kirola, Galtzarabordako Kiroldegian (Cristobal Gamon)
  • Aniztasuna eta artea, Merkatuzar eraikinean (Bizarain)
  • Aniztasuna eta elikagaiak, Niesssen Merkatal Gunean (Telleri)
  • Aniztasuna musika eta dantza, Musika eta Dantza eskolan (Egiluze)
  • Aniztasuna eta literatura, Udal bibliotekan (Orereta ikastola)
  • Aniztasuna eta hizkuntzak, Udal Euskaltegian (Koldo Mitxelena)

Horren helburua izan da herriko sei ikastetxeetako ikasleek hausnarketa-lana egitea aniztasunak alor horietan duen presentziaz, eta beren kaxara antolatuz eta ekimen propioaren bidez, herritarrei ezagutzera ematea.

‘Elkarbizitzarako aniztasunean herri aliantza’

Era berean, eta horrekin loturik, panelen ondoan, ‘Elkarbizitzarako aniztasunean Aliantzaren’ inguruko informazioa eta Bernardo Atxaga idazleak idatziriko manifestuaren bidez atxikitzeko proposamena izango da bertan. Horrekin loturik nabarmentzekoa da jada 70 bat atxikipen jaso dituela testuak elkarteenak nahiz norbanakoenak, eta portugalerara itzuli dela manifestua, hortaz, webgunean jada azken bertsio honekin bost hizkuntzetan dugu manifestua.

Informazio gehiago, hemen.