Arditurriko meatzeei buruzko proiekzioa

Ekainaren 7an Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide den Carlos Bayonek honako argazki eta bideo emanaldia emango du: “Minas de Arditurri ayer y hoy. Vídeo de fotos antiguas y actuales de las minas de Arditurri. Su historia, industria, bidegorri, ferrerías, entorno paisajístico y las minas por dentro” .

Proiekzioa arratsaldeko 20:00etan izango da, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23).

Gainera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, ekainaren 12ra bitarte.