Ekainaren 8an grabatuko dute Madalenetako txupinazo txikirako sortutako kantaren bideoklipa

Azken urtetan Errenteriako haurrek Madalenetako txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi dutela proposatu izan dute Jai Batzordean. Eskaera horri erantzuna eman nahian Oarsoirriak taldean lanean hasi ziren. Joan den martxoan dinamika bat egin ondoren, Madalenetako haur kantu berriaren letra osatu dute. Geroago, doinuaren eta instrumentazioaren lanketa etorri dira, ahotsen grabaketak eta, azkenik, edizioa.

Kantu berriari, bideoklipa egin nahi diote orain, eta horretarako, jaio giroa eta haurren presentzia bermatu nahi dute.

Gainera, OarsoIrriak ekimeneko lagunek adierazi dutenez, garrantzitsua da herriko familiek urtetan izandako partrehartzea eta horregatik, herriko 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiei gonbita luzatu nahi diete datorren ekainaren 8an, ostiralean, 17:30ean Herriko plazara gerturatzeko. Bertan, aukera izango dute Madalenetako kantu berria ezagutu eta bideoklipean parte hartzeko.