Gazte Informazio Bulegoan ikasteko gunea zabalik ekainean

Hilabete honetan asko dira liburutegira jotzen duten ikasleak eta ez da beti lekurik izaten denontzat. Hau dela eta, Gazte Informazio Bulegoan, Pablo Iglesias 3-n, behin behineko lekua izango da ikasleak aritu daitezen.

Ekainaren 29ra arte Gazte Informazio Bulegoa egokituko da ikasleku gisa. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

OHARRA: ekainaren 25etik 29ra 19:30ean itxiko da ikasgune hau.