Pontikako Auzo Batzarra bihar izango da

Bihar, asteazkena, Pontikan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, bertako Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, eta Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Asmoa da auzo guztietan egitea, eta orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan, Agustinetan, Olibeten, Alabergan eta Lartzabalen burutu dira batzarrak. Datozen asteetan gainontzekoetan egingo dira.